GOMENDATUTAKO APLIKAZIOAK

Ansoleaga Farmaziaren funtsezko oinarrietako bat bezeroarentzako arreta da. Gure jarduera guztien xedea da atetik sartzen den pertsona bakoitzaren bizi kalitatea hobetzea. Baina gure lana ez da soilik arazoetarako konponbideak ematea. Prebentzioan uste osoa daukagu, eta hori da atal honen xedea. Mugikorretarako gomendatutako aplikazio batzuk jartzen ditugu zure esku, sor daitezkeen patologiak prebenitzen laguntzeko edo ongizate handiagoa lortu ahal izateko. Azken batean, bizitza errazago bihurtzeko.

FÁRMACOS Y CONDUCCIÓN

Aplikazio honi esker jakin ahal izango duzu ea zure medikuak agindutako sendagaiak eragozpenik sortzen duen ibilgailuak gidatzeko.

MI INTOLERANCIA ALIMENTARIA

Aplikazio hau erabiltzaile bakoitzaren intolerantziari egokitzen zaio, eta jaki bakoitzarekin nolako bateragarritasuna daukan kalkulatzen du, kolore-kode baten bitartez.

PRIMEROS AUXILIOS

Aplikazio hau Lehen Sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzetan oinarritzen da. Protokolo ugari biltzen dira, fitxa praktikoen modura (zer da, sintomak, nola jokatu), kategorien arabera antolatuta, eta nola jokatu jakiteko infografiak ere agertzen dira.

PHARMA APP- FARMACIAS DE GUARDIA

Zaintzako farmazien bilaketan espezializatutako aplikazioa. Zaintzako farmaziei buruzko informazioa ematen du, Espainiako probintzia-hiriburu guztietan zein herrien % 92n daudela ere.

VIAJAR SANO

Aplikazio honek zehazki azaltzen ditu bidaietan osasun aldetik hartu behar diren neurriak, eta bidaia zein herrialdetara egingo den, bertarako gomendio espezifikoak ematen ditu.

VACUNAS 3.0

Txertaketako plataforma interaktiboa, eskura dauden txertoei eta txertaketa-egutegiei buruzko informazio osoarekin.

SOL FARMA

Txertaketako plataforma interaktiboa, eskura dauden txertoei eta txertaketa-egutegiei buruzko informazio osoarekin.