NUTRIZIONARI BURUZKO AHOLKUAK

Ansoleaga Farmazian dietetikari buruzko aholkuak ematen dizkizugu, eta osasuneko beste profesional batzuekin elkarlanean jarraipen pertsonalizatua ere bai. Asteazkenero, zeure burua zaintzen irakasten dizugu guztiz doan.

Primeran metodo bat daukagu, mediku eta nutrizionisten taldeak diseinatu, abalatu eta gainbegiratu dutena. Hala, nutrizio-plan oso baten jarraipena egiteaz gain, zure silueta errazago zaintzeko bereziki sortutako hainbat produktu eskura izango duzu; gainera, gure aholkuaren eta orientazio indibidualaren bidez produktu horien erabilera zuzena bermatzen dugu.

Zergatik da gomendagarria nutrizio arloko aholkua?

Bi arrazoi nagusi daude. Gure dietetikako eta nutrizioko adituak zure pisua modu naturalean kontrolatuko du eta elikadura osasuntsu eta naturala izaten irakatsiko dizu. Gainera, Pharmasor Diet-en askotariko produktuak dauzkagu, % 100 naturalak.

Informazio gehiago behar baduzu, gure farmaziara etorri ahal zara edo gure liburuxka deskargatu ahal duzu hemen klik eginez.

APUNTARME

0$

Eskerrik Asko!

EMAN IZENA!

Doako hitzordua eskatu nahi baduzu, bete formularioa; libre dauden hitzorduei buruz abisua emango dizugu, zuk aukeratu duzun eran.


Aukeratu ondoen doakizun ASTEAZKENA eta libre dauden orduei buruz abisua emango dizugu.

Nola emango dizugu abisua?

Summary

Descripción Información Cantidad Precio
Descuento
Total :

Baldintzak onartzean, erabiltzaileak Ansoleaga Farmaziari beren-beregi baimena ematen dio bere datu pertsonalak automatikoki tratatzeko. Erabiltzaileak emandako datuak Ansoleaga Farmaziak bere titulartasuneko fitxategi batean sartu ahal izango ditu, eta bildutako datuak ez dizkio inori ere emango, erabiltzailearen baimenik gabe.


HITZORDUA ESKATU!