Ansoleaga Farmazian ondo dakigu azazkalak zaintzea garrantzitsua dela. Askotan gure aurkezpen-gutuna dira, baina ez hori bakarrik: azazkalak zaintzea estetikaz harago doa. Azazkalen osasuna gorputzaren osasunaren isla da, orokorrean. Gainera, kanpoko ingurunearen erasoak jasaten dituzte eta zainketa egokia eskatzen dute, atzamarren atalik sentikorrena babesteko, hori baita euren eginkizuna.