Gorliz udalerria Bizkai mendebaldeko itsasbazterreko herrietako bat da eta Uribe Kosta eskualdean dago; udalerri honetan, Ansoleaga Farmazia erreferentziako osasun-establezimenduetako bat da.
Gorliz udalerria Bizkai mendebaldeko itsasbazterreko herrietako bat da eta Uribe Kosta eskualdean dago; udalerri honetan, Ansoleaga Farmazia erreferentziako osasun-establezimenduetako bat da.
Gorliz turismo-bokazio argia daukan udalerria da, kostaldean dagoelako eta kultura izaerako altxorrak gordetzen dituelako. Horregatik, gure establezimenduan egoiliarren beharrizanak artatzen ditugu, baita urte osoan gure herriaz gozatzera etortzen diren milaka turista eta udatiarren beharrizanak ere.
Gainera, herriaren erdigunean dago, Gorlizko elizaren eta Udaletxearen aurre-aurrean; hala, abantaila bat dauka, ate aurrean autobus-geralekua daukalako (Elexalde/Udaletxea). Geraleku horretan zerbitzua ematen dute Bizkaibusen A3451 (Areeta-Armintza), A3499 (Plentzia-Gorliz) eta A3537 (Plentzia – Mungia) lineek.
Gure farmaziaren historia 1965eko uztailaren 9an hasi zen; egun hartan ireki ziren bere ateak lehenengo aldiz, Mari Carmen Mateos Morenoren eskutik.
Ia-ia 36 urte geroago, 2001eko irailaren 11n, farmazia Elena Castiellak eta Ave M Aburtok hartu zuten, eta lehengo titularraren bokazioari eutsi zioten, komunitatearentzako zerbitzuari, alegia.
2018ko apirilaren 23an farmazia Teresa Ansoleaga Yarritu lizentziatuak eskuratu zuen, Kanaria Handiko uharteko kostaldean 16 urtez herri bateko farmaziako titular aritu ondoren. Hala sortu zen Ansoleaga Farmazia; lehengo jabeen esentzia osoari eusten dio eta zerbitzu berri batzuk gehitzen ditu, gure komunitatearen osasun-arazoak prebenitzeko eta konpontzeko.
Ansoleaga Farmazian bost pertsona ari dira lanean, Teresa Ansoleaga Yarritu farmazialari titularra buru dela; komunitateko farmazialaria izateaz gain, Teresak optometriako gradua dauka, eta akustika audiometrikoko diplomatura ere bai.
Taldeko gaineko kideak bi farmazialari ondoko, farmaziako teknikari bat eta nutrizionista bat dira. Hala, eskaria betetzeko gai gara, eta gure paziente guztientzat egokiak diren zerbitzuak eskaini ahal ditugu, osasunaren arlo batzuetara eta besteetara heltzeko moduan.
Laburbilduta, profesional kualifikatuak, egunero lanean aritzen direnak farmaziaren tradizioa eta zerbitzu-sorta zabala uztartzeko, zerbitzu horien xedea ongizate handiagoa lortzea dela, adibidez pisuaren kontrola, azalaren zainketa edo begietako osasuna. Gure paziente guztiek arreta pertsonalizatua eta tratu egokia merezi dute eta beti gaude hori emateko prest.
T铆tulo: | Cookielay |
Nombre: | cookielay |
Proveedor: | Cookielay |
Funci贸n: | Saves the cookie settings of the visitor. |
Duraci贸n: | 1 year |
Pol铆tica de privacidad: | www.cookielay.com/privacy-policy |
Imprint: | www.cookielay.com/imprint |
T铆tulo: | _ga |
Nombre: | _ga |
Proveedor: | |
Funci贸n: | La cookie _ga, instalada por Google Analytics, calcula los datos de visitantes, sesiones y campa帽as y tambi茅n realiza un seguimiento del uso del sitio para el informe anal铆tico del sitio. La cookie almacena informaci贸n de forma an贸nima y asigna un n煤mero generado aleatoriamente para reconocer a visitantes 煤nicos. |
Duraci贸n: | 2 a帽os |
T铆tulo: | _gid |
Nombre: | _gid |
Proveedor: | |
Funci贸n: | Instalada por Google Analytics, la cookie _gid almacena informaci贸n sobre c贸mo los visitantes usan un sitio web, al mismo tiempo que crea un informe anal铆tico del rendimiento del sitio web. Algunos de los datos que se recopilan incluyen el n煤mero de visitantes, su fuente y las p谩ginas que visitan de forma an贸nima. |
Duraci贸n: | 1 d铆a |
T铆tulo: | _gat_gtag_UA_118350209_11 |
Nombre: | _gat_gtag_UA_118350209_11 |
Proveedor: | |
Funci贸n: | Establecido por Google para distinguir a los usuarios. |
Duraci贸n: | 1 minuto |