SPD-BLISTERRA

SPD (dosifikazio sistema pertsonalizatua) izeneko farmazia-zerbitzuak gure pazienteei euren tratamendua modu erraz, efiziente eta seguruan betetzen laguntzen die.

Blister SPD

Medikuak gomendatutako tratamendua hainbat arrazoirengatik ez da betetzen, gehienbat gauzak ahazteagatik. Gure SPD blister zerbitzuarekin, sendagaiak egunen eta hartualdien arabera antolatzen ditugu, denbora jakin baterako, azaldutako jarraibideen arabera. Horrela, pazientearen kontrola hobetzen da: blisterrak tratamendua betetzeko erraztasuna ematen du, sendagaiak hartzean hutsegiteak murrizten ditu, manipulazioko eta kontserbazioko arazoak saihesten ditu, baita nahasteko eta nahi gabe intoxikatzeko arazoak ere.

Sendagaia behar bezala hartzea lagungarria da bizi-kalitatea hobetzeko; horregatik, dosifikazio sistema pertsonalizatua aproposa da medikuek agindutako jarraibideak betetzerakoan eragozpenak dauzkaten pazienteentzat, edo euren zaintzapean pazienteak dauzkaten pertsonentzat, paziente horiek mendeko pertsonak badira eta sendagai konplexuak hartu behar badituzte.

Gure dosifikazio sistema pertsonalizatua hurbilago ezagutzeko beharra baduzu, eskatu informazioa gure farmazian edo zure anbulatorioan.