GURE ADINEKOAK

Gauza jakina da gure biztanleria zahartzen ari dela. Azken hamarkadetan nabarmen zahartu da, eta hainbat azterlanek dioenez, gure herrian belaunaldi-erreleboa gertatzeko behar diren umeak baino % 40 gutxiago dago. Laburbilduta, kalkuluen arabera, 2050ean 65 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren % 30 baino gehiago izango dira, eta baliteke laurogei urtetik gorakoak lau millioi baino gehiago izatea.

nuestros mayores

Ansoleaga Farmazian ondo dakigu biztanleriaren adinen araberako egituran aldaketa horrek zerbitzu-eskaintzan ere aldaketa dakarrela. Horregatik, “Gure Adinekoak” izeneko gunea prestatu dugu.

“Gure Adinekoak” gune bereizia da; bertan askotariko baliabideak biltzen dira gure pazienteen artean adinez nagusien direnentzat, adibidez laguntza teknikoa, gailuak, elikadura-osagarriak, eta gernu-iheserako edo azalaren zainketarako konponbideak.

Hala, modu errazean eskaini ahal dugu erabilgarri dauden baliabideen sorta, argazkiekin, bideoekin eta produktu bakoitzaren azalpen zehatzarekin. Gure paziente guztien eguneroko bizitza errazago bihurtu nahi dugu, eta osasunari buruzko aholkua eskatzerakoan erreferentzia-puntu izan nahi dugu.