Ansoleaga Farmaziaren funtsezko oinarrietako bat bezeroarentzako arreta da. Gure jarduera guztien xedea da atetik sartzen den pertsona bakoitzaren bizi kalitatea hobetzea. Baina gure lana ez da soilik arazoetarako konponbideak ematea. Prebentzioan uste osoa daukagu, eta hori da atal honen xedea. Mugikorretarako gomendatutako aplikazio batzuk jartzen ditugu zure esku, sor daitezkeen patologiak prebenitzen laguntzeko edo ongizate handiagoa lortu ahal izateko. Azken batean, bizitza errazago bihurtzeko.