SENDAGAIAK PRESTATZEA

Duela gutxiko hainbat azterlanen arabera, minutuak dira XXI. mendeko ondasunik preziatuena. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu lanean, baita alferrik galtzen ere hainbat egoeratan, adibidez auto-pilaketetan edo ilara luzeetan. Ansoleaga Farmazian lagundu egin nahi dizugu, zuk zure denbora benetan garrantzitsuak diren gauzetan inbertitzeko. Horregatik, sendagaiak prestatzeko zerbitzua daukagu.

Hala, sendagaietako bat oraindik eskuragarri ez badago ez duzu farmaziara zertan itzuli, eta arreta jasotzeko ez duzu ilara luzetan itxaron behar izango.

Prozedura oso erraza da, eta jakina, ez dakar kostu gehigarririk. Eskatzen diren datuekin formularioa bete besterik ez duzu egin behar. Guk zure eskaria prestatuko dugu, eta prest dagoenean, zuk aukeratu duzun eran abisatuko dizugu.

Eta azkenik, baina funtsezkoa hau ere: farmaziara joaten zarenean zure nortasuna egiaztatzen duen agiri bat (NANa, Pasaportea edo Gidabaimena) eta zure Osasun Identifikazioko Txartela (adibidez, Osakidetzako txartelarekin) eraman beharko dituzu.

SENDAGAIAK PRESTATZEA

SENDAGAIAK PRESTATZEA

EZ AHAZTU ZURE OSASUN IDENTIFIKAZIOKO TXARTELA EKARTZEA!

HASIERA

0$

Eskerrik Asko!

NIRE ESKARIA

Zure eskaria prest dagoenean, zuk aukeratu duzun eran abisatuko dizugu

Summary

Descripción Información Cantidad Precio
Descuento
Total :

Baldintzak onartzean, erabiltzaileak Ansoleaga Farmaziari beren-beregi baimena ematen dio bere datu pertsonalak automatikoki tratatzeko. Erabiltzaileak emandako datuak Ansoleaga Farmaziak bere titulartasuneko fitxategi batean sartu ahal izango ditu, eta bildutako datuak ez dizkio inori ere emango, erabiltzailearen baimenik gabe.


ENKARGUA EGIN!