FORMULA MAGISTRALAK

Sendagaien Bermeari eta Erabilera Arrazionalari buruzko Legeak dioenez, formula magistralak paziente indibidualizatu batentzako sendagaiak dira; farmazialari batek edo, haren zuzendaritzapean, beste norbaitek prestatzen ditu, haren printzipio aktiboak zehazten dituen preskripzio fakultatiboa berariaz betetzeko, zuzen prestatzeko eta kalitatea kontrolatzeko ezarritako arauei jarraitzen die, eta farmazia-bulego edo farmazia-zerbitzu batean dispentsatzen dira.

formulas magistrales

Laburbilduta, formula magistralak farmazia-arretaren erakusgarri nagusia dira, eta askotan, halako tratamenduak soilik dauzkate eskura “arrarotzat” kalifikatutako patologiak dauzkaten paziente batzuek edo farmazia-industriak betetzen ez dituen terapia-beharrizanak dauzkaten pazienteek. Kasu horiek ugariak dira, eta adibide argi batzuk honako hauek dira:

› Behar den farmazia-espezialitatea ez da fabrikatzen.

› Printzipio aktibo diferenteak konbinatu behar dira.

› Behar den dosia ez da estandarra, dela pisuarengatik, dela adinarengatik edo bestelako faktore batzuengatik.

› Sendagaiaren ezaugarri batzuk –usaina edo zaporea– egokitu behar dira.

› Sendagaia emateko modua ez dago eskura.

› Hainbat arrazoi dela-eta, adibidez alergiengatik, elikadura-intolerantziengatik edo aldi berean beste gaixotasun batzuk izateagatik, formulazio berezia egin behar da.

Formulazio Magistrala oso jarduera teknikoa da. Arrazoi horregatik, formula guztiak farmazialari batek prestatu behar ditu, edo hark prestaketa-lana gainbegiratu behar du. Gure laborategi baimenduan profesionaltasun handiz prestatzen ditugu eskatutako formula magistralak, beti mediku batek aginduta, paziente bakoitzaren tratamendu-beharrizan bereziak betetzeko. Indarrean dagoen osasun-araudia betetzen dugu, eta eskatutako laneko protokolo normalizatuei jarraitzen diegu.

Ansoleaga Farmazian gure paziente guztien esku jartzen dugu gure formulazio magistraleko zerbitzua, baldin eta mediku-errezetarekin etortzen badira. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jarri ahal zara gure webgunean eskaintzen ditugun bideetatik, edo gure farmaziara etorri ahal zara, Gorlizera.