BEGIETAKO OSASUNA

salud ocular en Gorliz

Begiak dira gorputzeko organorik garrantzitsuenetako bat, munduaren pertzepziorako atea direlako. Begiak zaintzea eta euren funtzionamendua kaltetu ahal duten gaixotasunak prebenitzea funtsezkoa da ikusmena egoera hobezinean mantentzeko.

Gizarte honetan egunez egun gero eta gehiago erabiltzen dira gailu mugikorrak, ordenagailuak edo pantailak; horiek guztiek begiaren osasuna hondatzen dute, eta Ansoleaga Farmazian gizarte horren begietako osasuna zaintzen laguntzen dugu. Arrisku-egoerak prebenitzen edo goiz detektatzen ditugu, eta koadro jakin batzuen sintomatologia hobetzeko arreta egokia ematen dugu.

Arazoren bat badaukazu edo informazio gehiago behar baduzu, zatoz gure instalazioetara, eta ahalik eta ondoen emango dizugu arreta.

NOLA ZAINTZEN DUGU ZURE BEGIETAKO OSASUNA?

AIRE-TONOMETROA

Aire-tonometroa aire-korronte txiki baten bidez begi barneko presioa neurtzeko gailua da. Metodo azkarra eta fidagarria da, begiari ez dio kalterik egiten, eta gainera, pazienteak ia ez du eragozpenik jasaten.

Teknika horrekin begietako tentsioan anomaliak detektatu ahal dira; horregatik, glaukomaren eta bestelako patologien diagnostikorako nahiz jarraipen eta kontrolerako probarik efikazenetako bat da.

LAGUNTZA-LANA

Ansoleaga Farmazian begietako osasunaren arloan laguntza-lana ere egiten dugu, eta kontsulta ugari argitzen ditugu begietan sarrien izaten diren patologiei buruz, adibidez konjuntibitisari, blefaritisari, begi gorriari edo begitxindorrei buruz.

Gainera, pazienteei informazioa ematen diegu begietan jarri behar diren sendagaiak (kolirioak, begi-bainuak…) behar bezala erabiltzeari buruz; sendagai horiek emateaz arduratzen gara eta jarraipen farmakoterapeutikoa egiten dugu.