AZALA ZAINTZEA

cuidado de la piel en Gorliz

Azala da gorputzeko organorik handiena, eta funtsezko eginkizun ugari betetzen ditu. Kanpoko eragileen aurka babesteko gure barrera nagusia da, baita kanpoko ingurunearekin trukea egiteko lehenengo lerroa ere. Gainera, aurkezpen-gutunaren eginkizuna ere betetzen du, adinarekin eta osasunarekin lotutako zantzuak agerian jartzen dituelako. Arrazoi horregatik, azala zaintzea garrantzirik handikoena da, eta hori egiteko hainbat diziplinari jarraitu behar zaio, adibidez elikadurari, hidratazioari edo produktu espezifikoen aplikazioari.

Ansoleaga Farmazian zure azala behar bezala zaintzen irakatsi nahi dizugu; horregatik, aldian-aldian guztiz doakoak diren tailerrak antolatzen ditugu.

talleres cuidado de la piel
cuidado de la piel

Be+ eta Sensilis enpresen eskutik, zure azalaren azterketa egin ahalko duzu dermoanalizagailu baten bidez, nolako azal-mota duzun deskubritzeko eta zure azalaren ezaugarriak jakiteko. Emaitzak kontuan hartuta, aholku dermokosmetiko pertsonalizatuak emango dizkizugu. Hala, zure azalak behar dituen zainketa espezifikoak zein diren ikasi ahalko duzu, beti distiratsu agertzeko.

Informazio gehiago behar baduzu edo azala zaintzeari buruzko tailer bat programatzen dugun bakoitzean abisua jaso nahi baduzu, erantsita doan formularioa bete ahal duzu, edo gure farmaziara etorri ahal zara.

APUNTARME

0$

¡Gracias!

EMAN IZENA!

Azala zaintzeari buruz egiten ditugun tailerrei buruz albisteak jaso nahi badituzu, bete formularioa, eta hurrengo hitzorduaren abisua emango dizugu, aukeratu duzun eran.


Nola emango dizugu abisua?

Summary

Descripción Información Cantidad Precio
Descuento
Total :

Baldintzak onartzean, erabiltzaileak Ansoleaga Farmaziari beren-beregi baimena ematen dio bere datu pertsonalak automatikoki tratatzeko. Erabiltzaileak emandako datuak Ansoleaga Farmaziak bere titulartasuneko fitxategi batean sartu ahal izango ditu, eta bildutako datuak ez dizkio inori ere emango, erabiltzailearen baimenik gabe.


IZENA EMAN NAHI DUT!