AZAZKALAK ZAINTZEA

Ansoleaga Farmazian ondo dakigu azazkalak zaintzea garrantzitsua dela. Askotan gure aurkezpen-gutuna dira, baina ez hori bakarrik: azazkalak zaintzea estetikaz harago doa. Azazkalen osasuna gorputzaren osasunaren isla da, orokorrean. Gainera, kanpoko ingurunearen erasoak jasaten dituzte eta zainketa egokia eskatzen dute, atzamarren atalik sentikorrena babesteko, hori baita euren eginkizuna.

Arrazoi horregatik, aldian-aldian azazkalak zaintzeari buruzko tailerrak ematen ditugu primeran markarekin elkarlanean, azazkalen zainketan espezializatuta.

Guztiz doan egiten ditugun saioetan, profesional batek azazkalen diagnostikoa egingo dizu, eduki ditzaketen arazoak egiaztatzeko; gero, manikura profesionala egingo dizu, esmalte bikainak erabiliz. Gutxi gorabehera 30 minutuan zure eskuek guztiz bestelako itxura izango dute.

Informazio gehiago behar baduzu edo azazkalak zaintzeari buruzko tailer bat programatzen dugun bakoitzean abisua jaso nahi baduzu, erantsita doan formularioa bete ahal duzu, edo gure farmaziara etorri ahal zara.

APUNTARME

0$

Eskerrik Asko!

EMAN IZENA!

Azazkalak zaintzeari buruz egiten ditugun tailerrei buruz albisteak jaso nahi badituzu, bete formularioa, eta hurrengo hitzorduaren abisua emango dizugu, aukeratu duzun eran.
Nola emango dizugu abisua?

Summary

Descripción Información Cantidad Precio
Descuento
Total :

Baldintzak onartzean, erabiltzaileak Ansoleaga Farmaziari beren-beregi baimena ematen dio bere datu pertsonalak automatikoki tratatzeko. Erabiltzaileak emandako datuak Ansoleaga Farmaziak bere titulartasuneko fitxategi batean sartu ahal izango ditu, eta bildutako datuak ez dizkio inori ere emango, erabiltzailearen baimenik gabe.


EMAN IZENA!